XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.1.- SINTAXIA

3.1.1.- Prozedura-era

Zenbait aginduz osatutako agindu-multzo bati prozedura esaten zaio

LOGOk berez ezagutzen ditu sistemaren barnean definiturik aurkitzen diren aginduak.

Agindu hauek (sistemaren barnean daudenak), jatorrizko aginduak dira.

Baina hauetaz landa, beraien antzera joka dezaketen prozedura berriak ere defini daitezke.

Prozedura bat sortzerakoan, jatorrizko aginduak erabiliko dira.

Hona hemen prozedura berri bat:

Proz. berria - Jatorrizko aginduak

ADIBIDE1 prozedura - AU 40 ESK 90 AU 40

Prozedura = Jat. agindua + Jat. agindua + ...

Prozedura honen izena ADIBIDE1 litzateke.

Baina beste edozein izan zitekeen.

Prozedura bat izendatzerakoan, edozein izen erabil daiteke.

Gauza bakar bat izan behar da gogoan: bi prozedura desberdinek ezin dezaketela izen bera izan.

ADIBIDE1 definitzeko (AU, ESK ...) jatorrizko aginduak erabili dira.

Baina hau ez da prozedura berri bat definitzeko era bakarra.

Prozedura bat definitzerakoan jatorrizko aginduak ezezik jadanik definitutako prozedurak ere erabil daitezke:

Proz. berria - Prozed. + Jat. agind.

ADIBIDE2 prozedura - ADIBIDE1 ESK 90 AU 40

Prozedura honek zera egingo du: ADIBIDE1 prozedurak egiten zuena gehi ondoko jatorrizko aginduek adierazten dutena.

Hona hemen beste adibide bat:

ADIBIDE3 proz. - ADIBIDE2 EZK 90 AU 20

Bukaerarik gabeko prozedurak ere sor daitezke.

Prozedura hauek Errekurtsiboak dira.

Amaierarik gabeko ziklo bat osatzen dute:

ADIBIDE4 - ADIBIDE2 EZK 90 AU 20 EZK 90 ADIBIDE3